Euskararen ARNASGIDA EZ-PERFEKTUA eraikitzen MINTEGIA

Registrations are closed

Badalab euskararen esperimentazio espazioak eta Aiaraldea Ekintzen Faktoriak elkarlanean sustatutako proiektua da ARNASGIDA EZ-PERFEKTUA.

Euskararen erabilera espazio funtzional zein tenporaletan bermatzeko protokoloaren eztabaida-jardunaldian Euskal Herriko hamaika eragile eta norbanakok parte hartuko dute. 

MINTEGIAREN HELBURUAK

  • Euskararen arnasgune izan nahi duten edo diren espazio kultural eta komunitarioen arteko topaketa bat antolatzea, etorkizunera begira elkarlan eta harreman berriak sortu asmoz.

  • Euskararen arnasguneak diren espazio hauen egunerokoan euskara erabiltzea zailtzen diguten faktoreak eta egoerak identifikatu, eta horiek denak kontuan hartzen dituen tresna- eta irtenbide-gida bat sortzea da.

  • Mintegiak helburu guztiz parte-hartzaile eta eraikitzailea du eta, horretarako, egitarauean zehazten diren ariketa guztiek zuen ekarpenak era dinamiko batean jasotzea du helburu.

Harremanetarako: edozein zalantza baduzu, idatzi arnasgida@ni.eus helbidera edo deitu 655719416 telefonora.

EGITARAUA

Aurre prestaketak: galdetegia eta bideoak

1. BLOKEA: GURE BURUA ISPILUAREN AURREAN (9:30-11:00)

Harrera eta elkar ezagutzeko dinamikak.

Mugaldeetan Mugalariren aurkezpena.

Antzekotasun eta ezberdintasunen identifikazioa.

Norbere espazio/ekimenaren erronkak eta horientzako balizko irtenbideak.

Arnasgune soziofuntzionalen inguruko mahai-ingurua.

Eragile batek egindako laburpena eta bere ekarpenak.

Atsedenaldia


2. BLOKEA: EUSKARAREN ARNASGUNEAK (11:15-12:45)

Euskararen erabileraren diagnostiko bateratua

Arnasgune izaera mantentzen da zuen espazioaren egunerokoan?

Zein momentutan ikusten da arnasgunea erasanda?

Zeintzuk dira hartu dituzuen neurriak eta nolako eragina izan dute?

Euskararen erabilera da marra gorria edo batzuetan malgutasunez jokatzen da? 

Eragile batek egindako laburpena eta bere ekarpenak


Atsedenaldia


3.BLOKEA: ARNASGIDA EZ-PERFEKTUAREN ZIRRIBORROA (13:00-14:30)

Mahai ingurua eragileekin: “Arnasguneetako gidaren inguruan gogoetak”

Arnasgida ez-perfektua diseinatzen

Nolako hizkuntza-gida izan liteke baliagarria?

Zein lehentasun edo baldintza markatu beharko lituzke arnasgida ez-perfektu horrek?

Eragile batek egindako laburpena eta bere ekarpenak

Itxiera eta bazkari-mokadua 



Date & Time
larunbata
2023(e)ko otsailaren 25(a)
09:30 14:30 Europe/Madrid
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Get the direction
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Find out what people see and say about this event, and join the conversation.