Kale arte eskola: 5 tailer

II edizioa: Urriak 21-Azaroak 18

Registrations are closed

KALE ARTE ESKOLA 

            

   Urriaren 21etik Azaroaren 18ra arte, larunbatero, 
kale arte diziplina ezberdinak ikasteko aukera.

 

*Tailer batean edota nahi duzun guztietan parte hartzeko aukera duzu. Plaza mugatuak dira.

PARKOUR

Urriak 21, 17.00-19.00.

Amets Gil, Orozko.

Jadanik 7 urte daramatzat parkour egiten, lagun talde batekin hasi nintzen. Hasieran, ikasteko youtuben ikusitako bideoak oinarri moduan genituen, baita ere denbora gehiago daraman pertsonen laguntza.

Parkour egiten dugunok ados gaude gehien gustatzen zaiguna, ematen digun askatasuna dela, eta praktika honen erabilpena, edozein tokitan. Beraz, tailer honen bitartez, askatasun hori transmitituko da, bakoitzak duen erraztasun-mailaren araberako desplazamendu teknika eta mugimenduak, eta horien aldaerak ikasita. Horretarako, ez da esperientziarik behar, bakarrik salto egiteko interesa. 

DANTZA URBANOA

Urriak 28, 17.00-19.00.

Oneka Bergara, Laudio.

Txikia nintzenetik egon naiz dantzatzen, zenbait lehiaketan hartu dut parte eta beste zenbait irabazi ditut. Dantza mota asko frogatu ditut, hip hop, break dance, dantza urbano, komertziala…  Betidanik asko gustatu zait dantzatzea, hitz gabez mintzatzen duzun artea baitalako. Triste nagoenean, frustratuta, estresatuta…  musika jarri eta beste dimentzio batera ateratzen nazala dirudi, arazoetatik aislatu, beti energiaz betetzen nau eta motibatzen dit aurrera joatera.

Tailerrean dantza dibertsitatea, freestyle-a, memoria koreografikoa, musika interpretatzea eta zenbait dantz mugimendu ikasiko ditugu.

 

RAPA

Azaroak 4, 17.00-19.00
Ane Guria, Bilbo.

 

MUSIKA ELEKTRONIKOA

Azaroak 11, 17.00-19.00
Rlantzen (Erlantz Serrano) eskutik, Amurrio.

Betidanik entzun dut eta gustatu zait musika elektronikoa, 2015-ean lagunekin talde bat osatu nuen eta handik gutxira hasi nintzen nire musika-ekoizpenak egiten gure festetan jarri ahal izateko. 2017an nire lehen diskoa atera nuen Ziztadarekin batera eta gaur egun, gure zigilu propioa daukagu "Ziztada & Rlantz Records" izenekoa.

Abesti elektroniko batek egiten duen ibilbide osoa egingo dugu.
Hasiko gara abesti elektroniko bat sortzen eta goitik azaltzen Fl Studio programa nola funtzionatzen duen, geroago efektu ezberdinak sartuko dizkiogu abestiari “Live” mahai bat erabiliz, eta bukatzeko DJ-aren mahaira eramango dugu abestia beste kanta batzuekin nahasteko eta Dj sesio bat egiteko.


Rlantz

GRAFITI

Azaroak 18, 17.00-19.00

 

Ume bat nintzenetik beti izan dut sortzeko beharra nire barrenetatik tiraka eta marrazketarekin egon naiz harremanetan.

2021. urtean arte ederrak ikasten hastean aukera berriz betetako mundu bat ireki zitzaidan, non pintura, argazkilaritza, eskultura etab. bezalako modalitateetan esperimentatzeko aukera ireki zitzaidan. Gaur egun, esplorazio fase horretan segitzen dut, disziplina ezberdinetan trebatzen, pintura izanik gehien lantzen ari dudana. Nire motibazioa artearen bidez barne-munduaren eta kanpo-munduaren esplorazio horrekin jarraitzea da, gogoetarako mundu honetan sortzen den atmosfera ederraz ahalik eta gehien gozatuz eta bidean zehar ahal dudan gehiena ikasiz, askotan desikasiz bada ere! jejeje

Informazio orokorra


Ordutegia

Urriaren 21etik Azaroaren 18ra, larunbatero,

17.00etatik 19.00ak arte.

*Geldialdi txiki batekin. 

Izen ematea

Erregistratu botoia sakatu eta galdetegia osatuta izen ematea bideratzeko.

Arazoak badituzu idatzi hurrengo emailera:

kultura@aiaraldea.eus 


Adina

14-18 urte.

Irakasleak

Kale Arte diziplinako euskal sortzaile profesional ezberdinak, gehiengoa Aiaraldekoak direlarik. 

Babesleak

 

Antolatzaileak

FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA

Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu

FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA

Gogoratu bazkide izateagatik
webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu:
"Saioa hasi". 
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan: 
 688 64 79 42 telefonoan gaude.







Date & Time
larunbata
2023(e)ko urriaren 21(a)
Start - 17:00
larunbata
2023(e)ko azaroaren 18(a)
End - 19:00 Europe/Madrid
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Get the direction
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Find out what people see and say about this event, and join the conversation.