Aiaraldeko Jai Egitarauak
Diseinugintza
Publizitatea
Banaketa
KOMUNIKAko lantaldeak eskualdeko hainbat jai egitarau ekoitzi ditu. Horien diseinua, maketazioa, publizitatea eta banaketa kudeatu ditu taldeak.
Aurten Amurrioko jai egitaraua, Laudioko jai egitaraua, Orozkoko jai egitaraua, Ugarteko jai egitaraua, Aiarako jai egitaraua eta Aiaraldea Jaietan aldizkaria ekoitzi ditugu.
Lantaldeak mimo handiz landu ditu, ohi bezala, zuen etxeetara heltzen zaizkizuen aldizkariak. Gure integraltasuna, beste behin, islatuta geratu da aurtengo prozesu hauetan. Jai euskarriak diseinuatu, maketatu, publizitatea kudeatu eta banatu ditugu. Diseinutik hasita, zuen etxeetara heldu arte prozesu osoaz arduratu gara.
Diseinugintza
Diseinugintza arloa izan da produktuak erakargarri egiteaz arduratu dena. 2024ko herrietako jaiak iragartzeko kartel irabazleetatik hasita, diseinu ideiak eratu ditu gure lantaldeak. Beti ere, produktu hauen "freskagarritasuna" kontuan izanda, herriko jaiak, uda, lagunak... gure produktuek garai horretako ideia garrantzitsuenak islatzeaz arduratzen gara.
Publizitatearen kudeaketa
Diseinu lanez gain, produktu hauetan publizitatea jartzeko aukera ere egon da. Horretarako, gure lantaldeak interesa izan dezaketen komertzioak aztertzeb dituzte lehenik eta behin. Bestalde, gure produktuak izango duen irismena zein izango den azaltzen zaie publizitatean interesa duten pertsonei. Publizitate arloaren lana da hori hasieratik bukaerara kudeatzea. Publizitatearen kreatibitatea gurekin egiteko aukera ere badago.
Gure publizitate agentziak, tokiko komertzioen alde egiten du. Bezeroekiko hurbileko tratua ahal den guztietan bermatuz eta beti ere, bezeroari bere lana ahal bezain beste errazten saiatzen gara.
Banaketa
Prozesuaren azken pausua, bainaz garrantzitsuenetarikoa banaketa da. Behin produktua ekoitzi eta inprimatu denean, zuen etxeetara eraman dugu. Etxez etxe, atez ate zuen herriko jai egitaraua ahal bezain pronto izan dezazuen esku artean.